IES Hirubide
Aula estable

Aula estable

Gela egonkorra, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleei hezkuntza erantzun esanguratsuena ematea ahalbidetzen duen gunea da. 2017-2018 ikasturtean gela egonkorra ezarri zen Hirubide Institutuan.

Gune honek, ikasleen gaitasunak zein premiak garatzea ahalbidetzen du, egunerokotasunean eta bizitza aktiborako beharrezkoak dituzten oinarrizko gaitasunen maila gorena lortuz, hau baita hezkuntza inklusiboaren xede nagusia. Hain zuzen ere, haur eta nerabe guztiek hezkuntza jasoko dutela bermatzen du eskola inklusiboak, ez ordea edonolako hezkuntza, kalitatezko hezkuntza baizik, ikasle guztiei aukera berdinak helaraziko dizkiona.

Hirubide Institutuko gela egonkorra baliabide pertsonal zein material ezberdinez hornituta dagoen espazioa da.

PT irakasleak eta tutoreak: Marina Alkorta, Irati Insausti Hezkuntza Laguntzarako Espezialistak: Maite Ferré eta Oihane Irigarai

Logopeda: Eneritz Zubiaurre

GELA EGONKORRARI BURUZKO AZKEN BERRIAK

MUNDUARI ITZULIA 276 EGUNETAN

[display-posts image_size="medium" wrapper="div" category="egonkorra, egonkorra bakarrik" wrapper_class="display-posts-listing grid" meta_key="_thumbnail_id"]