Hirubide BHI
Erasmus +

Erasmus +

2021-2022 ikasturtean ikastetxeak Europak finantziatutako Erasmus+ proiektuan partea hartzea erabaki zuen. Hasteko, epe motzeko iraupena zuen proiektu batera aurkeztea erabaki zen eta beharrezkoa zen proiektua eta dokumentuak aurkeztu ondoren, Europar Batasunak Hirubide ikastetxea Erasmus+ proiektuaren barne sartzea ontzat eman zuen. Horretarako, 24.000€-ko finantziazioa jaso genuen eta horri esker zenbait mobilitate egin dira:

– Ikasleekin bi bidaia egin dira:

1. Errumaniako Ploiesti herrira, Sfanta Vineri institutura. Bertan, ikus-entzunezko materiala sortzeko eta birziklapena lantzeko proiektu bat aurrera eraman zen hango ikasleekin batera.

Ondoren, Hirubiden Errumaniako ikasleak jaso genituen, haiek ere gure lan egiteko modua ezagutzeko eta proiektuarekin jarraitzeko.

2. Frantziako Nimes herrira, Philippe Lamour institutura. Ikastetxe honen espezialitatea zinema formazioa denez, hango ikasleen laguntzarekin elkarrizketa desberdinak grabatu eta editatu zituzten, ikastetxeko metodologia, bizitza, errutinak… ezagutzeko.

Burututako esperientzia hauek guztiak ezagutarazteko, ikasleek bi blog sortu zituzten: bata Errumaniako bidaiari buruzkoa eta bestea Nimesekoari buruzkoa.

Honen guztiaren helburua, besteak beste, herrialde desberdinetako ikasketa-sistemetan murgiltzeko aukera izatea, hizkuntza desberdinetan trebatzea (ingelesa, frantsesa…), ikasleen artean harremanak eta hartu-emanak sustatzea… da.

– Irakasleek egindako jarduerak:

1. Behaketa bidezko ikaskuntza (jarduera profesionalak behatuz) egiteko Nimeseko Philippe Lamour eta Errumaniako Sfanta Vineri institutuetara bidaiak egin dira.

2. Proiektu desberdinen inguruko formazioak jasotzeko ikastaroak burutu dira, Florentzian eta Berlinen. Florentzian “Photo and video making in the classroom” eta “Writing and successful Erasmus proyect” ikastaroan parte hartu zuten Ingeleseko mintegiko bi irakaslek eta Berlinen “Our School Radio! Podcasts and New Media as an Educational Tool” ikastaroan Giza Zientzietako mintegiko irakasle batek.

Esperientzia desberdinei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, hauek dira sortutako bi blog-en helbideak (argazkietan klikatuta):