Hirubide BHI
Normalkuntza

Normalkuntza

Ikastetxearen egoera soziolinguistikoa da Normalkuntza Proiektuan sartzeko lehenengo arrazoirik nagusiena; gure ikastetxean euskararen presentzia eguneroko jarduera akademikoarekin lotuta dago.
Ikasleentzat euskara, ikasteko hizkuntza da eta euskararen erabilera ikasketekin lotzen eta identifikatzen dute. Ikasle gehienek beren harreman pertsonaletan ez dute euskara erabiltzen.

Hau dela eta, Hizkuntza Normalkuntza Proiektuaren barruan lan egitea beharrezkoa ikusten dugu, hizkuntza mailan ditugun ahuleziak betetzeko. Horrela euskararen erabilera sustatuko dugu eta irakasle nahiz ikasleen arteko harreman pertsonaletan euskararen erabilera bultzatuko dugu.

Jeitsi normalkuntza plana