Hirubide BHI
Aurkezpena

Aurkezpena

Hirubide Institutuak Irungo eta Hondarribiko (Mendelu auzoko) ikasleak jasotzen ditu. Ibilbide luzea izan du gure ikastexeko eraikinak. 1977 inguruan Lehen Hezkuntzako Anaka ikastetxeko egoitza izan zen eta 1997an hezkuntzako erreformarekin batera Hirubide Bigarren Hezkuntzako Institutua izena hartu zuen.

2014 urtean, eskolako ilbilbideen aldaketarekin lotuta, beste eraikin bat erabiltzen hasi ginen, eraikin Hexagonala, hain zuzen ere. Eraikin hori Komertzio Eskola izan zen urte askotan. Gaur egun,  DBHko lehen zikloko ikasleak jasotzen ditu.

2018 urtean instalazioak berriztatzeko prozesuari ekin genion eta 2020-2021 ikasturtean eraikina guztiz berriztatu dugu.  Bestalde, berrikuntza pedagogikoa da gure helburu, besteko, beste metodologien artean lan proiektuak lantzen ari gara pixkanaka , baina etengabe ezartzen,  egun batean gure curriculumean pisu handia izan dezaten.

Ikastetxea ez da ikasleentzako egoitza solik, barruan jarduera asko egiten duen komunitate aktibo bat ere bada. Espazio segurua izaten  eta ikasleak ondo sentiaraztea da gure irakasleen beste helburu nagusia. Gure ikasleen autonomia eta konfidantza etengabe sakontzen dihardugu.