XXI. mendeko hezkuntzak dakartzan erronkak kontuan izanik, gure ikastetxean ikaskuntza- irakaskuntza praktikak aberastuko dituen proiektu berritzaileak eta eraginkorrak sortzea ezinbestekoa da. Testuinguru honetan, konpetentzien garapena zutarri dituen hezkuntza eredu berdinzalera, inklusibora eta kalitatezkora gerturatzera lagunduko digun proiektu gisa jaio da Hezi+, Hauspoa eta Hedatze proiektuen oinordeko gisa.
Hirubidek duen idiosinkrasiarekin bat eginez ondorengo helburuak dira gure iparrorratz:
- Ikasleei berariazko arreta eta errefortzu akademikoa eskaintzea.
- Zehazki ikas-komunitatearekiko eta orokorrean gizartearekiko kide diren heinean ardura-soziala garatu dezaten aisialdiko aukerak ematea.
- Euskararekiko atxikimendua testuinguru formalean eta ez-formalean sustatzea.
- Elkarbizitzaren hobetzea.
- Ikasleen garapen integrala garatzea.
- Ikas-komunitate sendo bat sortzeko gizarteak eskaintzen dituen eragileak eta baliabideak ikasleei gerturatzea.
Informazio gehiago beheko irudian klikatuta:

