Udaleko Berdintasun Sailetik jakinarazten dizuegu jai hauetan, aurreko urteetan bezala, Telefono Morea eta Puntu Moreak egongo direla martxan:
- ARRETA ZENBAKIA: Indarkeria matxistaren biktimentzako arreta telefono-zenbakia martxan egongo da jaietan zehar. Arduraduna: Isabel Fornieles Pereira (Psikologoa). Zerbitzuaren eginkizuna lehen arreta eta deribazioa egitea izango da. Tabernetan eta autobusetan pegatinak jarriko dituzte telefono zenbakiarekin eta bertako langileak laguntzeko prest egongo dira. Tlf: 607070202
- ERASO MATXISTEN AURREKO PROTOKOLOA: Protokoloaren dibulgazioa puntu moreetan egingo da.
- GAUTXORIAK: Gautxorietan “eskaripeko parada” egongo da, igotzeko eta jaisteko. Autobusaren ohiko ibilbidean zehar edonork eska dezake autobusa gelditzea. Gidariarekin hitz egin autobusean igota zaudenean, eta besoa altxatuta kalean zaudenean.
- ETXERA ITZULTZEKO TOPAGUNEAK: Puntu morean taldeak antolatuko dira etxera elkarrekin joateko. Ordutegiak ezagutzeko puntu morera gerturatu.

