“Eman jai gatazkari” mahai-inguruak
“Eman jai gatazkari” mahai-inguruak

“Eman jai gatazkari” mahai-inguruak

Balio etikoak jakintzagaian, lehenengo mailako ikasleek alardearen iragana, oraina eta etorkizuna hizpide eduki duten mahai-inguruak antolatu dituzte. Horretarako, lau gonbidatu bikain eduki dituzte: Eider Martinez, Antxon Jauregi, Ixabel Alkain eta Anjel Alkain, eta laugarren eta hirugarren mailako ikasleak: Markel Martiarena, Unai Martiarena, Amaiur Aguilar eta Luna Madejón.

Ikasleek aurretik prestatuta zituzten galderak eta gidoiak oinarri hartuta, solasaldi oso interesgarriak izan dituzte gonbidatuekin. Oso aberasgarria eta eraikitzailea izan da jarduera ikasleentzat, irakaslearentzat eta baita gonbidatuentzat ere. Mila esker, Eider, Antxon, Ixabel eta Anjel Hirubidera hurbildu eta gurekin solasean aritzeagatik!