Ping-pong txapelketa
Ping-pong txapelketa

Ping-pong txapelketa

Gorputz Hezkuntzako mintegikoek ping-pong txapelketa antolatu zuten institutuan ikasturte hasieran, Bidasoa Bixi proiektuaren barruan. COVID-19arengatik bertan behera gelditu zen ping-pong txapelketa, beste kirol ekintza guztiak bezala, baina aste honetan, futbol eta frontenis txapelketekin aurreko asteetan egin zen bezala, ping-pong txapelketa berrartu da. Ekainaren 21ean, ikasturteko azken egunean, izango da finala.