Aste honetan Skola Musik akademiako ikasleek kontzertu pedagogikoa eskaini ziguten Irungo ikastetxeetako ikasleei Amaia antzokian. Adin ezberdinetako parte hartzaileek osatu zuten orkestra eta tartean, DBH1. mailako Miren Amets Mendizabalek, gure ikasleak, pianoa jo zuen.
DBH2ko eta LIP gelako ikasleek disfrutatu zuten ikuskizunaz.

