Irungo aterpetxera bisitan
Irungo aterpetxera bisitan

Irungo aterpetxera bisitan

Asteartean, maiatzaren 23an, DBH 2ko erlijioko ikasleak Donejakue bideko erromesen aterpetxera joan ziren. Bertan, Done Jakue bide ezberdinak azaldu zizkieten, pasatzen den lekuetako argazkiak ikusi zituzten eta pertsonek bide hori egiteko dituzten motibazioak azaldu zizkieten. Hau da, barneko bidea dela, baina baita besteekin partekatzekoa ere. Aterpetxea ikusteko aukera ere izan zuten eta, azkenik, jangelan gosaltzera gonbidatu zituzten, erromesak balira bezala.