Aurreko asteko asteartean eta asteazkenean, maiatzak 16 eta 17, Agenda 2030 proiektuari esker, Hirubideko 2. mailakoak eta gela egonkorrekoak Zarautzera joan ziren.
Hainbat jarduera burutu zituzten bertan: Getariara oinez joan ziren itsas ertzeko bidean kostaldearen eraketa prozesua ezagutuz; Iñurritzako hezeguneko biotopoa eta padurak ezagutu zituzten bertako eremu ezberdinak eta landaredia aztertuaz, eta baita Santa Maria La Real eliza, Zarautz dorretxea eta nekropolia ere, Zarautzeko historian murgildu zirelarik.
Primeran pasa zuten!