Familia agurgarriak:
Jakinarazi nahi dizuegu ikasturte amaierako txostenak bihar ostirala, ekainaren 19an, 16:00etatik aurrera, IKASGUNEA plataforman eskuragarri izango dituzuela (gida atxikita)
Era berean, jakinarazten dizuegu ikasle guztiek Banakako Txostena informea ekainaren 26an, 12:00etan, izango dutela eskuragarri IKASGUNEA plataforman, Hezkuntzako aktak ofizialki ixten diren egunean.
IKASGUNEA plataformaren inguruko hainbat ohar:
- Ohiko atalean bi neurketa modu ikusiko dituzue: maila konpetentziala (HASIERAKOA – EGOKIA – AURRERATUA – BIKAINA) eta dagokion kalifikazioa (GUTXIEGI – NAHIKOA – ONDO – OSO ONDO – BIKAIN).
- 3. ebaluazioko Feedback erlaitzan, jakintzagai bakoitzeko irakasleek idatziako oharrak aurkituko dituzue. Mesedez, klikatu eta irakurri duzuela baieztatu, informazioa behar bezala jaso dela ziurtatzeko. Ohar hauetan, zalantzaren bat izanez gero, jarri harremanetan tutorearekin.
Bestalde, ikasturteko azken emaitzen erreklamazio epea ekainaren 22 eta 23an izango direla jakinarazi nahi dizuegu, 09:00etatik 13:30era.
Azkenik, gogorarazi nahi dizuegu bihar ikasturte amaierako jaia izango dugula 08:00etatik-12:00etara, eta ondorioz ohikoa baino jardunaldi motzagoa izango dugula.
Autobus zerbitzuak:
- 1. txanda: 12:00
- 2. txanda: 12:20
Uda zoragarri eta atsegina opa dizuegu guztioi.
Adeitasunez,
Hirubide BHI
Zuzendaritza Taldea
