Frontenis txapelketa
Frontenis txapelketa

Frontenis txapelketa

Gorputz Hezkuntzako mintegikoek frontenis txapelketa antolatu dute institutuan, Bidasoa Bixi proiektuaren barruan. COVID-19arengatik bertan behera gelditu ziren kirol ekintza hauek futbol txapelketarekin errekuperatu ziren aurreko astean, eta aste honetan, frontenisekoak ere gehitu dira. Ekainaren 21ean, ikasturteko azken egunean, izango da finala.