Aste honetan egin ditugu ikasturte honetako azken irteerak. Asteazkenean, lehen eta bigarren mailako taldeak Amute parkean izan dira, hirugarren Urdanibian eta laugarren Irungo Txingudiko igerilekuetan. Agur gisa, ostegunean, ikasle guztiek igerileku eguna izan dute Gamarran.






