Igande honetan “Azken Erromantikoak” filma ikusteko aukera izango da OCINE MENDIBILen 18:00etan. Saioa euskaraz eta doakoa da. Sarrerak www.irun.org-en eskuratu daitezke, gehitzen dizuegun estekan: https://www.irun.org/modi/participacion/euskoZinema.aspx?idioma=2.
Aukera polita iruditzen zaigu ikastetxe eta institutuetako gurasoentzat (eta irakasleentzat), batetik, euskaraz egindako kalitatezko filmarekin gozatzeko aukera izango dutelako eta, bestetik, Miren Gaztañaga aktore irundarraren lana ezagutzera ematen dugulako.
Lerro hauek baliatuz zuen ikasle nagusiak, gurasoak eta zuek parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Gure proposamena erakargarria egingo zaizuelakoan, izan ongi!
Euskararen Erabilera Sustatzeko eta Normalizatzeko Zerbitzua
