Zientzia topaketa
Zientzia topaketa

Zientzia topaketa

Aste honetan 4. DBH-ko ikasle batzuek Victoria Eugenian Antzokian topaketa izan zuten Fisika eta Biologiako Nobel saridunekin: Anna L’Huiller (Suediako Lund Unibertsitatea), Brian Schmidt (Australiar Unibertsitate Nazionala), eta Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Asturiasko Printzesa saridunarekin, Ginés Morata (Biologia Molekularreko Zentroa Severo Ochoa). Pedro Miguel Etxenike, Donostia International Physics Centerreko zuzendaria, izan zen bileraren moderatzailea  eta ikasleek galderak egiteko aukera izan zuten. Goiz ikaragarria pasa zuten ikasleek zientzian murgilduta.