3. DBH-ko Eraikuntzako ikasleak papercretez-ko adreiluak egiten ari dira. Papercretezko adreiluak (ingelesezko paper —papera— eta concrete —hormigoia— hitzetatik datorren izena) paper edo kartoi birziklatua, ura eta Portland zementua nahastuz sortutako eraikuntza-material arina dira. Adreilu hauek oso arinak eta moldagarriak dira, isolamendu termiko eta akustiko bikaina eskaintzen dute eta merkeak dira, baina konpresioarekiko erresistentzia txikiagoa dute eta hezetasuna xurgatzen dute ondo iragazgaizten ez badira. Munduko hainbat tokitako bioeraikuntza eta autokonstrukzio proiektuetan erabiltzen dira, karga-egiturazkoak ez diren hormak, isolamendu-geruzak eta etxebizitza ekonomikoak altxatzeko.




