Gela egonkorreko ikasleak aquagym egiten ari dira
Gela egonkorreko ikasleek hasi dituzte aquagymeko saioak. A ze artista kuadrila!!!
Caritasen sentsibilizazio tailerrak
Bigarren, hirugarren eta laugarren mailako erlijioko ikasleek Caritasek garatzen dituen proiektuen inguruko sentsibilizazio tailerrak izan dituzte: “Emakumeak. Miriam proiektua “(DBH 2),” Etxebizitza “(DBH 3) eta” …
Gelako ordezkarien bilerak
Aste honetan gelako ordezkarien bilerak egin dira. Funtsezko pieza dira hezkuntza-komunitateko estamentuen arteko komunikazio-kanalak irekita mantentzeko. Eskerrik asko.
Loturak Zabaldu
Aste honetan, laugarren mailako ikasleek errealitate birtualeko betaurrekoekin jarduera original bat egiteko aukera izan dute, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailak bultzatutako Loturak Zabaldu programaren barruan. Programa …
Anakako auzo-elkartean
Hirugarren mailako ikasleek, Proiektu komunitarioa jakintzagaiaren barruan, Anaka auzoak inklusibitatearen ikuspuntutik dituen gabeziak eta hobetzeko aukerak aztertu dituzte. Ondoren, Anakako auzo-elkartean aurkeztu dituzte konklusioak.
Ikasleen zirkuluak
Aste honetan elkarbizitzako zirkuluak bildu dira institutuko giro orokorrari buruz hausnartzeko. Konklusioak ikasleei eta zuzendaritza-taldeari aurkeztuko dizkiete. Lanaren ondoren, merezitako hamaiketako partekatu dute. Eskerrik asko …
Iñaki Alegriaren hitzaldia: “Palestinaren egoera”
Aurtengo DBH 4ko ikasleek kurtso hasieratik Palestinako egoera aztertu dute. Lanketa ezberdinak egin ondoren: dokumentalak, elkarataratzeak, greba, … EUEko irakasle izan zen Iñaki Alegriarekin izan …
Sukaldaritza tailerra
Sukaldaritza Tailerrak Hedatzen jada hasita gaude! Hemen gure ikasleek beraien lehenengo saioko errezeta, Txokolatezko Gailetak!
He-indartuz
Datorren astean emango diogu hasiera Hezkuntza Sailak abian jarritako He-indartuz programari, behar duten ikasleen artean matematikarako eta irakurketarako konpetentziak indartzeko asmoz.Errefortzu-saioak horien ordutegia ohiko eskola-ordutegitik …
