Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko eguna
Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko eguna

Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko eguna

“Emakume gutxik erabakitzen dute karrera zientifiko eta teknologiko batzuk egitea. Eta, oro har, zientziaren eta teknologiaren esparruan, emakumeak ez dira iristen gizonak iristen diren hierarkia- eta erantzukizun-mailetara. Fenomeno horrek adierazpen ugari ditu: emakumeen proportzio txikiagoa karrera jakin batzuetan, emakume katedradun gutxiago, emakume ikertzaile nagusi gutxiago, emakume zuzendari gutxiago ikerketa-zentroetan, emakume gutxiago erantzukizun handiko postuetan, eta emakume gutxiagok jaso dituzte Nobel saria eta beste sari batzuk.” Gobernu kontseilua, 2025-02-11
 

Hirubide, gobernu kontseiluko mezuarekin bat eginez, otsailaren 11ean Zientziako eta Emakumearen eta Neskaren Nazioarteko Eguna aldarrikatu da hainbat modutan. Hezkidetzako ikasle-batzordekideek txoko morea natur-zientzialarien eta zientzia teknologikoaren emakumeen taula periodikoarekin apaindu dute. Gainera, ikasle guztiek emakume zientzialarien ondarea lantzeko escape rooma egin dute.