Mobilizazioak Hirubiden
Mobilizazioak Hirubiden

Mobilizazioak Hirubiden

Martxoaren 22ko mobilizazio deialdiari jarraituz Hirubide ikastetxeko irakasleen gehiengoak ere zenbait ekintza burutu ditugu.

Errebindikazio hauek hezkuntza duin bat eraikitzearen alde egin ditugu. Ikasle, guraso eta irakasleon eskubide galera salatu nahi izan dugu eta honek  hezkuntzaren kalitatean duen eragin negatiboa.

Aipatzekoa da ere atzoko greba deialdiak ikastetxean %70etik gorako jarraipena izan zuela.