Merkatu solidarioa
Merkatu solidarioa

Merkatu solidarioa

Jakingo duzuen bezala, Komunitatearen Zerbitzurako Proiektuak jakintzagaian, ikasleak merkatu solidario bat antolatzen ari dira hainbat konpetentzia lantzeko. Hurrengo ostiralean, abenduaren 15ean, gure ikasleek aukera izango dute merkatuan dauden produktuak ikusteko eta, nahi izanez gero, produktu horiek doan eskuratzeko.

Datorren astelehenetik aurrera, eta ostirala arte, Eskola Komunitateari irekiko zaizkio ateak merkatu hori ikusteko eta produktuak erosteko. Hortaz, gonbidatuta zaudete ikastetxera etorri eta gure merkatuan parte hartzera, abenduaren 18, 19 eta 20an, 14:30etik 16:30era. Produktu ezberdinak daude (haurrentzako arropa, helduentzako arropa, jostailuak, liburuak…). Lortzen den dirua ikas komunitatearekin lotutako helburuetarako erabiliko da.