Maiatzaren 9an, larunbata, mugikorrik gabeko familia eguna Donostian
Maiatzaren 9an, larunbata, mugikorrik gabeko familia eguna Donostian

Maiatzaren 9an, larunbata, mugikorrik gabeko familia eguna Donostian

Eusko Jaurlaritzak Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko du larunbatean, maiatzak 9, Donostian. Ekimen hau Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak bultzatu du, familien ongizate emozionala eta harreman-ongizatea bultzatzeko, orientazio digital positiboa sustatzeko eta mugikorraren erabilerak eguneroko bizikidetzan duen eraginari buruzko hausnarketa partekatua irekitzeko.

Jardunaldia Okendo plazan izango da, Victoria Eugenia antzokiaren ondoan, 11:00etatik 19:00etara, eta familia guztientzat irekita egongo da, haur eta nerabeekin edo gabe, forma edo osaera edozein dela ere. Jarduera doakoa, librea eta borondatezkoa izango da.

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/albistea/2026/maiatzaren-9an-larunbata-mugikorrik-gabeko-familia-eguna-donostian-izango-da/