Lehen Sorospenetako ikastaroa
Lehen Sorospenetako ikastaroa

Lehen Sorospenetako ikastaroa

DYArekin batera gure ikas-komunitate osoari (ikasleak, familiak, langileak) zuzendutako lehen sorospenetako ikastaroa antolatu dugu. Ikastaro hau 2 orduko 2 saiotan egingo dugu eta larrialdi baten aurrean guztiontzat lagungarri izan daitezkeen oinarrizko jakintza teorikoak eta praktikoak eskuratzea izango du helburu.

Duela aste batzuk egindako galdetegiaren emaitzak kontuan izanik, ikastaroa otsailaren 26an eta martxoaren 4an egitea erabaki da, 14.30etik 16.30era, eskolako liburutegian. Ohar honekin batera DYAk luzatutako egitaraua partekatzen dugu zuekin.

Izen emateko ondorengo inprimakia bete, mesedez: izen-emate inprimakia.