Lana, ongi egina; atsedena, ongi merezia
Lana, ongi egina; atsedena, ongi merezia

Lana, ongi egina; atsedena, ongi merezia

Gaur, ostirala, Lourdes Nogueras eta Garbiñe Etxenagusia gure lankideen agurra ospatuko dugu Hirubideko langileok. Urte hauetan guztietan egindako lana eskertu nahi diegu. Lourdes, euskara irakaslea eta ikasketa buru ohia, beti izan zaigu gozo eta hurbil, une zailenetan ere lasaitasuna ematen zuen ahotsa. Garbiñe, LIP gelako hezitzailea, bere profesionaltasunaz gain, festa guztiak trikitixarekin alaitu dizkigulako gogoratuko dugu. Biek lagundu dute euskal kultura gure ikasleen artean zabaltzen.
Onena opa dizuegu etapa berri honetan.