Irungo Harrera Sarea ezagutzen
Irungo Harrera Sarea ezagutzen

Irungo Harrera Sarea ezagutzen

DBH3ko ikasleek Irungo Harrera Sarea bisitatu zuten urtarrilaren 24an. Proiektu Komunitarioak jakintzagaian abenduan zehar antolatu zuten merkatu solidarioan sobratutako arropa entregatu dute Harrera Sarean. Bisita aprobetxatuta, Harrera Sareko boluntarioek migratzaileek egiten duten bidea zein den eta zein egoeratan burutzen duten azaldu zieten. Harrera Sareak eskaintzen dituen laguntza zerbitzuen berri ere izan zuten: orientazioa, arropa, hizkuntza, egoitza… Bisita oso aberasgarria izan zen. Eskerrik asko!