Irungo familientzat dirulaguntza eskola materiala erosteko
Irungo familientzat dirulaguntza eskola materiala erosteko

Irungo familientzat dirulaguntza eskola materiala erosteko

Irungo Udalak aurten ere “Erosi eta Ikasi Irunen” programa martxan jarri du, eskola-materialen erosketarako laguntzak emateko. Hona hemen informazio garrantzitsuena:

  • Bekaren gehienezko kopurua 160€koa izango da.
  • Eskatzeko epea uztailaren 2an hasiko da eta irailaren 30ean bukatu.
  • Eskariak Udaleko egoitza elektronikoan egin behar dira Irun Txartela erabiliz, Interneten bidez.
  • Fakturen datak ekainaren 22tik irailaren 29ra artekoak izan daitezke.
  • Jatorrizko fakturak ez dira eskaera egiteko epean aurkeztu behar, baina nahi duenak eman ditzake eskaneatuta eskaerarekin batera, betiere jatorrizkoa gordeta mantenduz. Laginketa beranduago egingo da eta faktura batzuk eskatuko dira.

Gogoratu laguntzak ez direla soilik testu-liburuengatik, fakturek berdin balio dutela beste edozein eskola-materialena izanda ere, eta nahikoa dela gastua laguntzaren balioarekin justifikatzea, zeina gehienez ere ikasleko 160 €-koa izango den.

Informazio guztia Irungo weborrian edo beheko PDFan.

(rawpixel.com-en irudia Freepik-etik hartua)