Joan den astelehenean, azaroaren 25ean, Irungo ikastetxeok indarrak batu genituen Zabaltza plazan ospatutako elkarretaratzean, eskola eta gizarte justua eraikitzeko emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztea ezinbestekoa dela aldarrikatuz. Ekitaldian gure ikasleek manifestua irakurri eta Hirubiden egindako pankarta zintzilikatu zuten.