Informatika gela berria
Informatika gela berria

Informatika gela berria

Otsaila hasieran eskolak informatika gela berria atondu du. Iaz gela prestatu zen eta aurten 24 ordenagailu berri jarri dira. Gela hau beheko solairuan dago, beste informatika gela goiko pisuan dagoelako. Ikasleek eta irakasleek behar dutenean erabiltzeko ordenagailu berri hauek Luberri Linux sistema daukate. Horrela, orain, ikasleek dituzten ordenagailu eramangarri autonomoez, liburutegiko ordenagailuez eta robotika gelako ordenagailu eramangarriez gain, bi ordenagailu gela ditugu institutuan.