Hirubide, ere, euskararen alde!
Hirubide, ere, euskararen alde!

Hirubide, ere, euskararen alde!

23. Korrika abiatu zen atzo Irundik eta Hirubideko ikas-komunitateak ere parte hartu zuen Korrikan. Jai giro zoragarrian Hirubiden euskararen alde egiten dugula aldarrikatu genuen. Benetan hunkigarria izan zen!

Korrikan ateratako argazkiak eta bideoak biltzen eta editatzen ari garenez, hurrengo astean jarriko ditugu denentzat eskuragai.

Gora Korrika! Gora Irun euskalduna! Gora Hirubide euskalduna!