Asteazken honetan familien bilerak egin dira DBHko lehen mailako tutoreekin. Helburua izan da lehen harremana ezartzea eta ikasturte berriaren ildo nagusiak ezagutaraztea.
Eskerrik asko parte hartzaile guztiei.

Beste aldetik, gogorarazten dizuegu datorren irailaren 23an, asteazkena, falta diren bilerak egingo direla.
Bilera bi txandatan egingo da, mailaren eta hizkuntzaren arabera. Bilerak dagokion ikaslearen gelan egingo da. Honako ordu hauek proposatzen dira:
- DBHko 2. maila:
- 16:30-17:15: Euskaraz
- 17:15-18:00: Gazteleraz
- DBH 3 eta DBH 4:
- 16:30-17:15: Gazteleraz
- 17:15-18:00: Euskaraz
Honekin batera, bilerak antolatzeko asistentzia eta hizkuntzaren inguruan GALDETEGI bat bidaltzen dizuegu.
