Gosari osasuntsua
Gosari osasuntsua

Gosari osasuntsua

Gure lehenengo mailako ikasleak, Biologia-Geologia jakintzagaian, bizidunak osatzen dituzten biomolekulak lantzen ari direla aprobetxatuz, gosari berezia egiten ari dira egun hauetan. Ikasleen konpromisoa bultzatzeko asmoz, bakoitzari etxetik zerbait ekartzeko eskatu zaio (fruta, olioa, esne mota ezberdinak, ogi integrala, fruitu lehorrak…).

Jarduera honek nutrizio egoki baten garrantzia azpimarratzeko eta klaseetara gosari egokia eginda etortzearen garrantziaz jabetzeko balio izan digu.