Nekazal lurren azterketa ikastaroa
Nekazal lurren azterketa ikastaroa

Nekazal lurren azterketa ikastaroa

Asteazkenean, maiatzaren 4an, Sustraiak Habitat Design enpresako David Gonzalez teknikaria izan genuen bisitan Hirubiden. Nekazal lurren azterketa biziberritzea dute langai. STEAM proiektuaren azken ekintza izan zen eta DBH3ko ikasle guztiek lur mota desberdinen analisiak egiten ikasi zuten. Bertan, lurraren testura, egitura, porositatea, pHa eta beste hainbat ezaugarri aztertu zituzten. Honen guztiaren helburu lurzoru egoki bat lortzeko behar diren ezaugarriak ezagutzea izan zen. Davidek azaldutakoa guztiontzat oso aberasgarria izan zen.