Big Band bandaren kontzertu pedagogikoa
Big Band bandaren kontzertu pedagogikoa

Big Band bandaren kontzertu pedagogikoa

Irungo Musika Eskolako Big Band bandaren kontzertua ikustera joan ziren martxoaren 21ean DBH 3. mailako eta Gela Egonkorreko ikasleak. Big Band bandak XX. eta XXI. mendeetako musikaren historiaren errepasoa egin zieten bertaratutakoei kontzertu pedagogiko honetan. Gainera, Enara Estebanek, DBH3ko gure ikasleak, saxofoia jotzen duenez banda horretan, ikaskidea zeinen ondo aritu zen ikusteko parada izan zuten gure ikasleek. Benetan ondo pasa zutela!