Familia agurgarriak:
Biharko, azaroaren 11rako deituta dagoen greba orokorra dela eta, ikastetxearen funtzionamenduari buruzko zenbait ohar helarazi nahi dizkizuegu.
- Ikastetxera bertaratzen diren ikasleek ohiko ordutegia izango dute, 08:00etatik 14:00etara. Grebaren eraginez, baliteke ohiko eskola-jarduera batzuk normaltasunez garatu ezin izatea.
- Eskola-garraio zerbitzua ez dago bermatuta. Hori dela eta, familiei eskatzen diegu egoera hori kontuan hartzeko eta beharrezko neurriak aurreikusteko.
- Jangela zerbitzurik ez da egongo.
- DBH 3ko eta DBH 4ko ikasleek greba egiteko eskubidea izango dute, indarrean dagoen araudian eta ikastetxeko prozeduran ezarritako baldintzak betetzen badituzte (guraso edo tutore legalen baimena sinatuta ekarri).
Zalantzaren bat izanez gero, deitu 943899285 telefonora edo helbide honetara idatzi hirubide@hirubide.eus
Adeitasunez,
Zuzendaritza Taldea
Irunen, 2026ko azaroaren 10ean
