Antojuko errota bisitatu dugu
Antojuko errota bisitatu dugu

Antojuko errota bisitatu dugu

Joan den astelehenean, DBH 4. mailako latineko ikasleek Irungo  Landetxa auzoan kokatuta dagoen Antojuko Errota bisitatzeko aukera izan  zuten. Irteera ikasleak lantzen ari diren ARK-MO proiektuaren barnean  kokatzen da. ARK-MO proiektua Irungo Oiasso Museoak antolatutako  egitasmoa da eta haren helburua eskualdeko ondare historikoaren balioa  nabarmentzea da ikus-entzunezko baten bidez. 

Mila esker Xabier Berroa zure etxeko ateak irekitzeagatik eta errota bisitatzen lehen ikastexea izateko aukera emateagatik!!