Abian da EusLiderrak!
Abian da EusLiderrak!

Abian da EusLiderrak!

Aurten ere, hizkuntza-ohitura berriak sortzeko EusLiderrak programan parte hartuko dute DBH 3. eta DBH 4. mailako ikasleek. Horrela, DBH 4. mailakoek euskara eta beste hizkuntzekiko jarrerak landu dituzte gaur (urriak 5) AEKko kideekin. Eraldaketa sustatzeko erremintak jaso dituzte, gero DBH 3. mailakoei helarazteko.