Jakinarazten dizuegu zabalik dagoela atzerrian ingelesa, frantsesa eta alemana ikasteko diruz lagundutako ikastaroetarako plazak eskatzeko epea. Deialdia DBHko 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzenduta dago.
Eskaerak 2026ko abenduaren 18ra arte aurkeztu ahal izango dira, honako esteka honen bidez:
https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2026/hizkuntza-atzerri/web01-tramite/eu/
Era berean, deialdian ezarritakoaren arabera, eskaerak aurrez aurre ere egin ahal izango dira, dagokion inprimakia ikaslea matrikulatuta dagoen ikastetxean entregatuta. Halaber, indarrean dagoen araudian aurreikusitako erregistro eta aurkezpen-bideen bidez ere izapidetu ahal izango dira.
Ikastetxean paperean entregatzeko azken eguna abenduak 11.
