Papercretez-ko adreiluak
Papercretez-ko adreiluak

Papercretez-ko adreiluak

3. DBH-ko Eraikuntzako ikasleak  papercretez-ko adreiluak egiten ari dira. Papercretezko adreiluak  (ingelesezko paper —papera— eta concrete —hormigoia—  hitzetatik datorren izena) paper edo kartoi birziklatua, ura eta  Portland zementua nahastuz sortutako eraikuntza-material arina dira.  Adreilu hauek oso arinak eta moldagarriak dira, isolamendu termiko eta  akustiko bikaina eskaintzen dute eta merkeak dira, baina  konpresioarekiko erresistentzia txikiagoa dute eta hezetasuna xurgatzen  dute ondo iragazgaizten ez badira. Munduko hainbat tokitako  bioeraikuntza eta autokonstrukzio proiektuetan erabiltzen dira,  karga-egiturazkoak ez diren hormak, isolamendu-geruzak eta etxebizitza  ekonomikoak altxatzeko.