Emakumeentzako kirol eskaintza. Igande sasoi eta kirol gida
Emakumeentzako kirol eskaintza. Igande sasoi eta kirol gida

Emakumeentzako kirol eskaintza. Igande sasoi eta kirol gida

Parean elkarteak bidali digun gutuna erantsi dugu:

Eskola komunitatearekin partekatzeko informazio interesgarria izan daiteke hau. Gure helburua neskatoak kirolera gerturatzea da eta lan horretan eskolek sekulako laguntza izan zaitezkete. Beraz, mesedez lagundu zabaltzen informazio hau guraso eta ikasleen artean.

Datorren URRIAREN 18an Emakumeen kirola sustatzeko IGANDE SASOI antolatu dugu berriz. Bertan herriko 16 klub egongo dira, euren eskaintza erakutsi eta haiekin probatzeko aukera emanez. Goizeko 10.30tatik 13.30tara Irungo Paseo Kolonen eskubaloian, arraunean, squashean, voleibolean, rugbyan, xakean… eta kirol askoz gehiagotan aritzeko aukera izango da eta parte hartzaileen artean klubek eskainitako materialak zozketatuko dira. Beraz, kirolaz gozatzeak saria izango du!!

Era berean jakin, Parean elkartetik Kirola Par(t)ekatuz 2026-2027 gida atera dugula.Gidak 33 kluben informazioa jasotzen du, Irungo kirol klubek neska eta emakumeentzat duten eskaintza bildu eta ikusgarri egiteko.

GIDA.: https://parean.eus/portfolio/kirola-partekatuz-irungo-kirol-eskaintza/

IGANDE SASOIEKO SPOTA: https://www.youtube.com/watch?v=ikFiAO5qyvE

KARTELA; https://parean.eus/portfolio/igande-sasoi-2025/

Atxikita doa gida eta kartela inprimatu eta eskolan jarri nahi baduzue!

 Mila esker deialdian bidelagun izateagatik!

Mila esker

PAREAN ELKARTEA