Euskara Ikastaroak
Euskara Ikastaroak

Euskara Ikastaroak

Ikastetxeko ikasleei eta familiei euskara ikasteko dauden aukeren berri emateko idazten dizuegu.

2026-2027 ikasturtean, Euskara Bonuak A0tik B1 mailara arteko ikaskuntza-ibilbidea egiteko aukera eskaintzen du, gehienez lau urtez eta 120 euroko ordainketa bakarra eginda.

Horrez gain, beste laguntza eta programa batzuk ere badaude; besteak beste, 16 eta 18 urte bitarteko gazteentzako C1eko laguntza eta Euskadira iritsi berri diren pertsonentzako AISA programa.

Ikastetxean interesa egonez gero, urte horretan 16 urte betetzen dituzten edo adin horretatik gorako ikasleentzako edo familientzako talderen bat antolatzeko aukera azter daiteke. Ikastaroaren maila, ordutegia, iraupena eta modalitatea euskaltegiak eta ikastetxeak adostuko dituzte, hautemandako beharren eta antolaketa-aukeraren arabera.

HABEren webgunean kontsulta daiteke euskaltegien zerrenda. Ikastetxea bere udalerriko euskaltegiarekin harremanetan jar daiteke, ikastaroa antolatzeko aukera eta baldintza zehatzak aztertzeko.

Lehen harreman horretarako, komeni da euskaltegiari honako informazio hau helaraztea:

• ikastaroa ikasleentzat, familientzat edo bi taldeentzat izango litzatekeen;

• zenbat pertsonak izan dezaketen interesa;

• parte-hartzaileek zer maila edo abiapuntu izan dezaketen;

• zer ordutegi izan litekeen egokia;

• ikastetxeak ikasgela eskaintzeko aukerarik duen.

Informazio gehiago:

 Euskaltegien zerrenda, lurraldeka: [Euskaltegiak]

Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutua
Hezkuntza Saila
Donostia kalea, 1 – 01010 – GASTEIZ
Ehikakomunikazioa@euskadi.eus