Passion for Knowledge (P4K) herritar guztiei irekitako zientzia arloko nazioarteko jaialdia da, eta Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa-zentroak antolatzen du. Ikuspegi berritzailearen eta jarduera-programa zabalaren bidez, jaialdiak zientzia funtsezko kultura-jarduera gisa sustatzen du, etorkizuneko belaunaldien ongizateari laguntzeko, eta aurrerapen zientifiko, teknologiko eta sozialaren bultzatzaile bihurtzeko.
Passion for Knowledge jaialdiaren seigarren edizioa 2026ko irailaren 28tik urriaren 3ra bitartean egingo da. Donostiako Victoria Eugenia Antzokia izango da berriro ere egoitza nagusia, eta Bilbon ere egingo dira jarduera batzuk.
Saio publikoak:
- Irailak 28 → Urriak 3 2026
- Donostia
- Eskura ezazu zure doako sarrera Donostiako saio publikoetarako:https://p4k.dipc.org/eu/izen-ematea/saio-publikoak/
