DBH 1eko familientzako ikasturte hasierako bilera
DBH 1eko familientzako ikasturte hasierako bilera

DBH 1eko familientzako ikasturte hasierako bilera

Familia agurgarriak:

Mezu honen bidez jakinarazten dizuegu datorren asteazkenean, irailaren 16an, DBH 1eko familiei zuzendutako ikasturte hasierako bilera egingo dugula.

Bileran, tutoreek ikasturteari buruzko informazio nagusia emango dizuete. Saioa bi txandatan antolatuko da, hizkuntzaren arabera.

Lehenik, zuzendaritza-taldeak harrera orokorra egingo du liburutegian. Ondoren, tutoreek geletan ikasturteari buruzko eta Artikutzara egingo den irteerari buruzko informazio zehatzagoa emango dute.

Bilera-txandak:

  • 16:15–17:30: euskaraz
  • 17:30–18:45: gaztelaniaz

Bileren antolaketa errazteko, mesedez, bete honako GALDETEGI hau, bilerara etorriko zareten eta zein hizkuntza-txandatan parte hartuko duzuen adierazteko.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

Agur bero bat,

Zuzendaritza Taldea