2023ko azken eskola eguna
2023ko azken eskola eguna

2023ko azken eskola eguna

Eskolako 2023ko azken egunean, San Tomas egunean, egitarau berezia izan dugu Hirubiden. Lehenengo, goizean, filme bana ikusi dugu, mailaka. Gero, hainbat jolas elkarbanatu ditugu: puxiken eta zakuen jolasa, “Harri orri ar”, lokotx bilketa… Urteroko tragabolasa erraldoia ere ez da faltatu. Gelak txukundu ostean, txistorra pintxo bana jan dugu indarrak hartzeko. Zein egun ederra pasa dugun!!!