“Udabizi” zerbitzua
“Udabizi” zerbitzua

“Udabizi” zerbitzua

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren UDABIZI zerbitzua martxan jarri da. Bertan Gipuzkoako haurrek, nerabeek eta gazteek udan zehar aisiaren alorrean egin ahal izango dituzten ekintza interesgarriak eta astialdiaren alorrean sortzen diren lan-eskaintzak biltzen dira, honako atal hauetan banatuta:

  • Udaleku irekiak
  • Udaleku itxiak eta kanpamentuak
  • Auzolandegiak
  • Lankidetza eta Bidaia Solidarioak
  • Begiraleen lan-eskaintzak

Informazio gehiagorako, jo Udabizi zerbitzuaren webgunera.