Eskolako Agenda 2030: Eskolen arteko foroa
Eskolako Agenda 2030: Eskolen arteko foroa

Eskolako Agenda 2030: Eskolen arteko foroa

Irungo ikastetxe ezberdinetako Agenda 2030 programaren ordezkariak Txingudiko ikastolan bildu ziren aurreko ostegunean, apirilaren 11n.

Bertan, eta beti ere aurtengo gaia ENERGIA IRISGARRIA ETA EZ KUTSAGARRIA dela kontuan izanda, Irungo udaletxeari eramateko hobekuntza proposamenak adostu eta ikastetxeon konpromisoak zeintzuk izango diren eztabaidatu zuten bertaratutako ikasleek.

Horrekin batera, ikastetxe bakoitzak ikasturte honetan gai honen inguruan gauzatu diren proiektuak ezagutzera eman zituen. Gure kasuan, besteak beste, honako hauek landu edo landuko dira: komunetako uraren gastuaren azterketa, Gabonetan antolatu zen Merkatu txikia, birziklapena bultzatzeko lanak, institutuko  argiteriaren azterketa,…