Nola egin pila bat limoi batekin
Nola egin pila bat limoi batekin

Nola egin pila bat limoi batekin

3. DBH-ko ikasleek elektromagnetismoaren magia deskubritzen jarraitzen dute. Oraingoan pilak egin dituzte horretarako limoiak baliatuta. Pila lurrindunak usain hobea izan arren ahulagoak direnez, seriean konektatu behar izan dituzte LED bat pizteko adinako tentsioa lortzeko. Talde guztiek lortu dute LED-a, ozta-ozta bada ere, piztea. Eta une honetan teknologiako tailerra da guztietan usainik gozoena duena.