Ramon irakaskuntzan jardun da 42 urtez, tartean biologiako irakasle, Quatre Cantons institutuko fundatzaile eta zuzendari eta hezkuntza berrikuntzako espezialista izan da. Kataluniako Generalitateko Curriculuma Antolatzeko zuzendariorde nagusi ere izan denez, curriculumaren zirriborroa modu instituzionalean idatzi, egituratu eta defendatzeko ardura duten figura tekniko eta politikoetako bat izan da. EAEko curriculumean ere aholkulari gisa aritu zen.
Zuzeneko kudeaketa publikotik erretiratuta dagoen arren, pedagogia-munduari lotuta jarraitzen du, modu independentean, aholkularitza eskainiz eta hitzaldiak emanez. Hirubideko irakasleok bere formazioa jasotzeko aukera izan dugu. Ikasleen ikaskuntzaz hausnartzeko eta gure praktika hobetzeko aukera bikaina izan da. Moltes gràcies, Ramón!

