Irun 1936-2026
Irun 1936-2026

Irun 1936-2026

Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin, kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitzeko eta omentzeko helburuarekin.

Aukeratutako data matxinatuen armadak Irun hartu zueneko 90. urteurrena da. 1936ko irailaren 5ean, erasoaldien aurrean 45 egunez tinko eutsi ondoren, Irun indarrez hartu zuten matxinoek. Borrokak zibil eta militar askoren heriotza ekarri zuen, eta txikizio latzak eragin zituen hirian. Gainera, herritar ugarik ihes egin behar izan zuten, Bidasoaren bestaldera batzuek, Gipuzkoa barnealdera beste batzuek.

Bestalde, Udalak hainbat ekitaldi eta hitzaldi ziklo antolatu ditu gure historiako kapitulurik tragikoenetako bat ezagutzera emateko:

Aste honetan hasiko dira Irunen 1936ko okupazioa gogoratzeko ekimenak

Irun 1936-2026