Ikasturteari indartsu ekin diogu Hirubiden eta irakasleok jaso dugu ikasturteko lehenengo formakuntza. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasle eta ikertzaile den Andy Morodo izan dugu Hirubiden ebaluazio konpetentzialaren inguruko gure zalantzak argitzeko. Ebaluazioa ikaskuntza sustatzeko ezinbesteko tresna denez, irakasleok etengabeko formakuntzan darraigu. Andyren formakuntza honetan ere gure ikasleek autonomia, pentsamendu kritikoa, motibazioa eta ikaskuntzarekiko konpromisoa garatzeko, ebaluazioa tresna oso garrantzitsua dela berretsi dugu. Gràcies per la teva visita, Andy!

