EHUk antolatutako “Ebaluazio Konpetentzialaren Hezkuntza Aplikazioa (EKHA)”: ikaslearen ebaluazio globala burutzeko tresna” udako ikastaroan parte hartu du Hirubidek aste honetan. Bertan, Ebaluazio konpetentzialaren Hirubideko antolaketa aurkeztu dute Jaso Larruskain Hirubideko zuzendariak eta Leire Gandarias Hirubideko Berrikuntza Arduradunak. Ikastaroa oso aberasgarria izan da eta ebaluazio konpetentzialean hazten laguntzeko baliagarria izango zaio Hirubideri.


